Hizkuntza: EUS | CAST         
Erabiltzaileen sarbidea | Erabiltzaile erregistroa         
        
  • cab 01
  • cab 02
  • cab 03
  • cab 04
  • cab 05
  • cab 06
  • cab 07
  • cab 08
  • cab 09
  • cab 10

OZIO

Tierras del Condeko ermandadeko jaurgo-hiribildua, egun Zanbranako hiribildu txiki bat da, Erriberako ermandadearen barnekoa dena, Añanako kuadrilan.

Calahorrako apezpikuak egindako 1257ko mapa batean aipatzen da, Mirandako artzapez-barrutian. Hiribildua eta Ozioko gaztelua, Bastida barne, jaurerri gisa eman zizkion Gaztelako Enrike II.ak Diego Gomez de Sarmientori 1370an. Ez da ezagutzen hiribildu izendatua izan zen data, hala ere, 1496an Soportillako Gurutze Santuarekin eskritura bat ematen da, non Ozio hiribildu tituluarekin agertzen den. XVI.mendean, Gatzagako konderria Hijarko dukeena izatera pasa zen ezkontza baten ondorioz, XIX. menderarte. 1842ko jaurerrien deuseztatzearen ondoren, udaletxe independiente bezala ezartzen da, 1919 arte, Bergantzuko hiribilduarekin lotzen denean, zeina Zabalatera loturik dagoen. Azkenik, Zanbranarekin bat egiten du 1925an.

Ozioko kontzejuaren mugan, Lanosko gaztelua kokatzen da. Gaztelako Antxo IV.ak bere egin zuen Ebrotik pasatzean, Gaztelako Juanaren alde egin zutenei zigortzeko, Bastida eta Zabalate elkartu egin baitziren.

 

Hiribildua lau auzotan banaturik dago: Santa Marina eta Del Campo, Jugalez ibaiaren ezker aldean, eta Galtzada eta Ozio, eskuin aldean. Santa Marina auzoak, herriaren kanpoaldean, bertatik gertu egondako ermitaren izena hartzen du, 1954an suntsitua izan zena. Del Campo auzoa gaztelurako sarreran kokatzen da.

Goiko edo Galtzadako auzoan, antzinako parrokia aurkitzen zen, egun “kapera” berria dagoen lekuan, San Andres izenez ezagutzen dena eta antzinako parrokiaren hondakinak baliatuz eraiki zena.

Ozio izena duen auzoa Real, Cantones, Arana, Eras Altas eta Plaza Mayor kaleez osaturik dago. Eremu honetako etxe batek mantentzen den Ozioko ezkutu bakarra du etxaurrean. http://www.euskomedia.org/aunamendi/99788

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Plaza Nagusian udalbatza etxea aurkitzen da, egungo Administrazio Batzarraren egoitza dena eta 1961ko iturri bat duena etxaurrean atxikita. 2010ko udazkenean, iturria atxikita duen hormaren gelako birgaikuntza lanetan, giza aztarnak topatu ziren, ondorioz lanak eten ziren esku hartze arkeologiko batetarako. 

Jasotako datuen arabera, hilerri bat existitzen zen, hilobiratze momentu ezberdinekin eta azpiko laginak bat datoz desagertutako Jasokundeko Andre Mariaren ermitaren kokapenarekin. Beste kanposantu baten existentzia ere egiaztatzen da “Carasol” bukaeran eta 1901 urtetik aurrera “Los Terreros” egungo hilerrian hilobiratzen da. http://fratertempli.wordpress.com/2010/10/16/encuentran-una-necropolis

Bi errota dokumentatu dira. Beheko Errota edo Vallejokoa, “Birron” edo “Kulon” bezala ezagutzen da eta oso egoera txarrean dago. Goiko Errota edo Zubiatekoa, erortzeko zorian dagoena. Zubiateko zubia desagertua dago, “El Testado” -koa bezala.

Regantesko erkidegoak, “Jugalezko Behe Harana", hasitako Ozioko Zentral Hidroelektrikoa, duela hogei urte baino gehiago desagertu zena, martxan jartzeko proiektua, ahanzturan geratu da.

Herri honetan, pilotan eta bola-jokoan aritzen ziren. Pilota Jolaserako antzinako parrokia-elizako ipar-etxaurrea erabiltzen zen. Etxaurre hau horma bakarreko frontoia bihurtzen zen plaza askearekin. Bergantzuko biztanleak pilota partidak jolastera jaisten ziren Oziokoen aurka jolastera, batez ere, esku-pilotan, eta denok elkarrekin momentu atseginak igarotzen zituzten igande eta jai hartzeetan.

1982an gaur egungo bola tokia estreinatu zen, “El Campo”-n kokatua. Gutxi barru, herritarrak Arabako Herriarteko Txapelketetan parte hartzen hasi ziren. Lehenago, Bola Jokoa “La Senda del Rio”-n aurkitzen zen, hura ere herrigunean. Bolatoki honen alboan haurrentzako jolas gune bat dago.