Hizkuntza: EUS | CAST         
Erabiltzaileen sarbidea | Erabiltzaile erregistroa         
        
  • cab 01
  • cab 02
  • cab 03
  • cab 04
  • cab 05
  • cab 06
  • cab 07
  • cab 08
  • cab 09
  • cab 10

GURUZTOKIA (Zanbrana)

Mendebaldean kokatua eta Gurutzadura-Guruztoki (Crucero-Humilladero) bezala ezagutzen da. Guruztoki edo Santutxo honek Gurutzadura-Santutxo izena jasotzen du nerbiodun bobeda batez estalirik baitago. Guruztokia herriaren sarreran dago, Miranda Ebrotik Zanbranara zihoan bide zaharrean.

Joera errenazentistakoa, oinplano karratua du, lau alboetatik irekita dago puntu erdiko arkuekin azkendutako kofadurekin. Gela guztiz zabaldua dago bere barnera sartzeko aukera emanez. Estaldurak nerbio diagonalak ditu eta bere zokoen mentsulak hegodun aingeruekin apainduta daude; kanpoaldera lauzak dituen isurialde triangeluarren itxura du. Mota honetako gurutzadurek, estaldutako gurutze batez osatuak eta harlanduzko harriekin eraikiak, Guruztoki edo Santutxo izena hartzen dute, non otoitz egitera eta penitentzian joaten zen. Zanbranako bizilagun batzuk Aste Santuan Guruztokira otoitz egitera joan izanaz oraindik oroitzen dira.