Hizkuntza: EUS | CAST         
Erabiltzaileen sarbidea | Erabiltzaile erregistroa         
        
  • cab 01
  • cab 02
  • cab 03
  • cab 04
  • cab 05
  • cab 06
  • cab 07
  • cab 08
  • cab 09
  • cab 10

Jugalez ibaia Kantabria mendizerran dagoen San Leon mendiaren inguruetan jaiotzen da eta Ebro ibaian isurtzen ditu urak, Zanbrana inguruan, Zadorra ibaitik 4 kilometrotara. Goi-ibilguan hegoaldetik iparraldera doa eta Pipaon herria zeharkatu ondoren, noranzkoa aldatzen du ekialdetik mendebalderantz joateko, Ebrora iritsi arte. Urizaharratik Bergantzurako bidean ur hauek 5 Km-tan 200metroko altuera aldea egin behar dute, ondorioz jaitsiera honetan ur-laster txikiak eta ur-jauziak aurki daitezke. Jauzi hau baliatu asmoz, 1897an Sociedad Electro Hidraúlica Alavesak bertan zentral elektriko bat eraikitzen du eta uren bideratzea 1,50 zm-ko lantegi-presa baten bidez egiten da, ibilguan gora kokatzen dena, “Herreriasko Errota”-tik gertu. Zentral hau eskualdeko zaharrenetarikoa izan da eta egun oraindik badabil, baina modu automatikoan.